XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gaurkoak sinista-gogorrak edo sinisgabeak.

Papereko agiririk ezbada, ez da egirik.

Ala ere, ukatu-eziñeko egi asko dauzkagu Arantzazu-ko Amaren Irudi arkitze orren inguru.

Or dauzkagu: irudia Irudia ortxe daukazu, arki zanekoa bera.

Ez, noski, zeruetan egin eta aingeruak ekarria, irudipenak artuta norbaitek esan zuan bezela.

Baiña, bai arrigarri eta izkutu asko dituana.

Nola arkitu zuan amiltegi gaizto elorti zaztrakatsu artan? auntzak ibiltzeko ere osta-osta bai-tzan leku.

Ama Birjiñak berak deitu ote zion joale edo zintzarriaren bidez, erriak jaso digun bezela?.

norbaitek, gorde asmoz, ara eraman bazuan, nola zegon arantzatik exegita?.

Nork eta nundik ekarritakoa zitekean? igesi zebillen lapurren batek? penitentzi egitera gorde zanaren batek?....

Ona emen ainbeste galdera erantzun garbirik gabe.

Arantzazuko Amaren Irudia bere elorri eta zintzarri.